On falling pelikula britainiarra emango dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandeko emanaldia 19:30ean hasiko da; astelehenekoa, aldiz, 21:00etan. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira, eta emanaldiak hasi aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.
Laura Carreira zuzendariaren estreinako filmak Aurora du protagonista, Eskoziako biltegi handi batean lanean ari den emakume portugaldarra. Bere lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta, isolamenduari, alienazioari eta elkarrizketa hutsalari aurre egiten saiatzen da, bere buruaz duen kontzientzia mehatxatzen hasten baitira.
2024ko Donostiako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Laura Carreirak pelikula honengatik.