Dantza garaikideko hastapen ikastaroan eta antzerki sormen laborategian –umeen antzerki tailerrean ere bai– izena emateko epeak zabalik ditu Kulturaz kooperatibak, eta horren harira, helduei zuzendutako bi tailerrak probatzeko froga saio bana antolatu ditu datozen egunetarako.
Dantzako saio irekia bihar, asteartea, egingo dute Dinamoa sormen gunean (18:30). Antzerkikoa, berriz, asteazkenean izango da, 19:30ean hasita, Dinamoan bertan. Saio horietan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.