Futbol zelai artifizialaren argiztapena berritzeak %35 murriztu du argindarraren kontsumoa

Aitziber Arzallus 2025ko ira. 29a, 15:49

Garmendipeko futbol zelai artifiziala argiztatzen duten dorreetako bat. (Azpeitiko Udala)

Urtearen bukaeran lau dorreetako fokuak ordezkatu zituen udalak, eta apiriletik irailera bitartean aldaketa horren ondorioak neurtu ditu. Erakundearen arabera emaitzak argi erakutsi du neurria "eraginkorra" dela, eta esan du antzerako neurriak hartzen jarraituko duela.

Iazko urtearen amaieran Garmendipeko belar artifizialezko futbol zelaiaren argiztapena berritu zuen udalak. Hain zuzen ere, lau dorreetako fokuak ordezkatu zituen, eta orain, aldaketa horren ondorioak neurtu ditu. Esku artean dituen emaitzen arabera, apiriletik irailera, 457 kilowatt-orduko aurrezpena lortu du. Neurririk hartu ez balu, 1289 kilowatt-ordu izango zen denbora tarte horretako kontsumoa, eta argiztapena berrituta, %35,5 murriztu da kontsumoa.

Erakundearen esanetan, emaitza horrek argi erakusten du hartutako neurria "eraginkorra" dela. Aurrerantzean ere, baliabide energetikoen erabilera "arduratsua eta jasangarria" sustatuko duten neurriak ezartzen jarraituko dutela ziurtatu du udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide