Stock azokako erosketa bonuak zozkatu ditu Bertanek

Julene Frantzesena 2025ko ira. 30a, 11:04

Bertaneko kideak eta bonuen irabazleak plazan. (Bertan)

Dagoeneko banatu ditu ehun euroko sei bonuak elkarteak, eta herritarrek Bertaneko saltokietan gastatu ahal izango dituzte horiek.

Joan zen irailaren 19an eta 20an Azpeitian izan zen Stock Azokan erosketak egin zituzten herritarren artean ehun euroko sei erosketa bonu zozkatu ditu Bertan merkatari elkarteak. Dagoeneko banatu ditu bonuak elkarteak, eta herritarrek Bertaneko saltokietan gastatu ahal izango dituzte horiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide