'Matxismoaren eta faxismoaren aurrean, antolatu!' solasaldia antolatu du Itaiak ostiralerako

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 1a, 10:31

Itaiakoak Haroko hilketa matxista salatzeko protestan, joan den udaberrian. (Urola Erdiko Itaia)

Esklabak Zentro Sozialistan egin dute urriaren 3rako hitzordua, 18:30ean. "Areagotzen" ari diren matxismoaren eta faxismoaren ideiei aurre egitearen beharraz ariko dira.

Etzi, urriaren 3an, Matxismoaren eta faxismoaren aurrean, antolatu! izenburuarekin solasaldia egingo dute Esklabak Zentro Sozialistan, 18:30ean.

Urola Erdiko Itaiak antolatu du saioa. "Egunerokotasunean ikus dezakegu matxismoaren eta faxismoaren ideiek areagotzen jarraitzen dutela. Horregatik, ikasturte berriari hasiera emateko solasaldia antolatu dugu", azaldu dute Itaiakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide