Turismo arloko hainbat eragiletako ordezkariak Azpeitian izan dira gaur

Julene Frantzesena 2025ko urr. 1a, 15:44

Turismoaren sektorean aritzen diren lagunak gaur, Azpeitiko Mendietxe museoan. (Mendietxe)

Azpeitia eta Azkoitia bisitatu dituzte gaur turismoaren sektorean aritzen diren eragile hainbatetako ordezkariek. Azpeitian, esaterako,Mendietxe museoa ezagutzeko aukera izan dute, Alex Txikon mendizalearen eskutik.

Gipuzkoako Turismo Zuzendaritzak eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak antolatuta, Azpeitia eta Azkoitia bisitatu dituzte gaur, asteazkena, turismoaren sektorean aritzen diren hainbat eragiletako ordezkariek.

Azpeitian hasi dute eguna, Mendietxe museoan Alex Txikon mendizalearen gidaritzapean egin duten bisitarekin. Handik Azkoitira joan dira, Zu ere pilotari esperientzia turistikoa ezagutzera; Ander Ugartek gidatuta egin dute bisita Azkoitiko pilotalekuetan barrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide