Jubilatuak eta pentsiodunak giro ederrean ari dira beraien eguna ospatzen

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 1a, 16:29

Dena ez da izan ospakizuna, eta bazkaltzen hasi aurretik, elkarretaratzea egin dute plazan gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin berdintzeko Herri Ekimen Legegilea Eusko Jaurlaritzak atzera bota izana salatzeko. 

Gaur, urriaren 1a, Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna da, eta euren eguna ospatzen ari dira herriko jubilatuak eta pentsiodunak, Baigerak antolatu duen egitarauari esker. Azoka Plazan bazkaria egin dute dozenaka lagunek, eta bazkalostea girotzeko musika eta dantzarako aukera izango dute bertan. 

Hala ere, dena ez da izan festa eta ospakizuna, zer aldarrikatua ere badutelako. Bazkariaren aurretik, elkarretaratzea egin dute plazan gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin berdintzeko Herri Ekimen Legegilea Eusko Jaurlaritzak atzera bota izana salatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide