Auto batek su hartu zuen atzo iluntzean Sanjuandegin

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 2a

Su hartu zuen autoa. (Aitziber Arzallus)

21:00 aldean piztu zen sua aparkatuta zegoen auto batean. Udaltzaingoak Gukari azaldu dionez, suak ez zuen beste autorik kaltetu. 

Aparkatuta zegoen auto batek su hartu zuen atzo iluntzean, 21:00 aldean, Salbe auzunean. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren kotxean zegoen tokira, eta sua berehala itzali zuten. Udaltzaingoak Gukari azaldu dionez, suak ez zuen beste autorik kaltetu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide