Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta hara korridore humanitarioa irekitzeko asmoz ontzietan zihoazen 200 bat ekintzaile atxilotu dituzte Israelgo militarrek Euskal Herrian gauerdia zenean. Guztira, 530 ekintzaile zeuden flotillan; tartean, lau euskal herritar.
Israelgo Estatuaren "erasoa" salatzeko, Palestinarekin Elkartasunak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako Euskal Herriko plaza guztietan. Azpeitian 19:00etarako deitu dute mobilizaziora plazan, Gazako setioa hautsi! Israel desegin! lelo hartuta.