Munoandi kultur elkarteak antolatuta, boluntariotzari buruzko hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean Gizalde elkarteko Miren Gurrutxagak. Dozenaka herritar bertaratu ziren Azoka Plazako lehen solairuko aretora, Boluntariotza gaur egungo gizartean izeneko hitzaldia entzutera. Besteak beste, inguruko pertsonei laguntzeko boluntario gisa aritzearen garrantziaz eta aukerez hitz egin zuen Gurrutxagak.