Ikasle Abertzaleek deituta, Israelgo Estatuari boikota egiteko eskatzeko eta Palestinaren erresistentziaren alde egiteko greba eguna dute gaur Euskal Herriko hezkuntza sisteman. Deialdiarekin bat eginda, ehunka ikaslek manifestazioa egin dute gaur goizean Azpeitiko Alde Zaharrean. Mobilizazioan Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatu dute, baita flotilla babestu ere. "Ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten eta Palestina askatu nahi badugu Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", adierazi dute Ikasle Abertzaleakeko kideek manifestazioaren bukaeran Azpeitiko plazan.