25 ikaslerekin hasi du ikasturtea Sorginorratzak programak

Nerea Uranga 2025eko urriaren 2a

Sorginorratzak programako parte hartzaileak atzo Dinamoa sormen gunean. (Argazkia: Kulturaz)

Haurrek hainbat sormen diziplina lantzeko Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteek abiatutako eskaintza da Sorginorratzak, Kulturaz kultur kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko Udalaren babesean. 8 eta 12 urtera arteko haurrek Dinamoa sormen gunean egingo dituzte saioak.

Atzo, asteazkena, hasi zuten ikasturtea Sorginarratzak egitasmoko parte hartzaileek. Hainbat sormen diziplina lantzeko LH3 eta LH6 arteko haurrentzako eskaintza herrikoia da, Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutakoa, Kulturaz kultur kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko Udalaren babesarekin.

Antolatzaileen arabera, "harrera ona" izan du eskaintza berriak; 25 haurrek eman dute izena. Aurreratu dute, Sorginorratzakeko parte hartzaileek ikasturtean zehar, Dinamoa sormen guneko Gorputzaren, Irudiaren, Soinuaren eta Hitzaren eremuetan esperimentatzeko aukera izango dutela: "Besteak beste, magia, zirkua, DJgintza, soinu paisaiak, ipuinak, bertso jolasak, argazki laborategia eta arte plastikoak landuko dituzte Sorginorratzakeko gaztetxoek".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide