Sansebastianak 2026

Bi talde berri aterako dira San Sebastian bezperako helduen danborradan

Julene Frantzesena 2025ko urr. 3a, 10:16

Plaza danbor taldez beteta, San Sebastian bezperan. (Mailo Oiarzabal)

Sanjuandegiko Vivero eta Iturri elkarteek talde bana izango dute datorren urteko helduen danborradan. Bi talde horiek eskaera egina dute udaletxean, eta prestaketetan dabiltza buru-belarri. Guztira 33 talde aterako dira helduen desfilean.

Datorren urteko sansebastianetako helduen danborradan bi talde berri izango dira. Hain zuzen ere, Sanjuandegiko Vivero eta Iturri elkarteak batuko dira danbor festara.

Dagoeneko taldeek eskaera egina dute udaletxean, eta prestaketetan ari dira buru-belarri; jantziak egiten hasiak dira. Gukak jakin ahal izan duenez, Iturrikoek baserritar jantziak izango dituzte soinean, eta Viverokoek, berriz, soldaduenak.

Bi talde horiek batuta, 33 konpainia aterako dira datorren urteko San Sebastian bezperako desfilean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide