Behobia-Donostia lasterketara joateko autobus zerbitzua eskainiko du udalak

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 4a

Lasterkari hainbat Behobia-Donostia proba batean.

Azaroaren 9an izango da probaren aurtengo edizioa, eta lasterketaren hasierara, Behobiara, joateko autobus zerbitzua eskainiko du udalak. Dagoeneko eman daiteke autobuserako izena, igerilekuan.

Azaroaren 9an, igandez, izango da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa, eta urtero legez, Azpeitiko Udalak korrikalariak Behobiako irteerara eramateko autobus zerbitzua eskainiko du. Joaneko zerbitzua soilik izango da erakundeak jarriko duena.

Lasterketaren hasiera puntura autobusean joan nahi duten herritarrek igerilekuan eman beharko dute izena; dagoeneko badago horretarako aukera. 55 lagunentzako lekua izango da autobusean, eta bidaia sei euro ordaindu beharko du herritar bakoitzak.

Probaren egunean 07:30ean aterako da autobusa Azpeititik, anbulatorioaren aurreko geltokitik, Behobiara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide