Urriko Azpeitia Guka aldizkariaren aurrerapena: Iñigo Ibarguren eta Aitor Mujika

Erredakzioa 2025ko urr. 3a, 14:30

Azpeitia Guka hasi da bazkideei etxez etxe urriko aldizkaria banatzen. Bertan landutako edukien artean, Iñigo Ibarguren eta Aitor Mujika gurpil aulki elektrikoan ibiltzen diren bi herritarren bizipenekin osatutako erreportajea izango da irakurgai. 

Iñigo Ibarguren eta Aitor Mujika gurpil aulki elektrikoan ibiltzen dira. Giharretako gaixotasunak dituzte biek, eta halabeharrez heldu zioten gurpil aulkiaren hautuari. Azpeitia gurpil aulkian ibiltzeko nahiko herri erosoa dela diote, "asko hobetu" dela. Dena den, oztopo batzuk badira agerian; esaterako, garraio publikoarena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide