Elkarretaratze jendetsua egin dute Palestinaren egoera salatzeko

Ane Olaizola 2025ko urr. 4a, 08:18

Hainbat herritar, atzo, Palestinari elkartasuna adierazten. (Nerea Uranga)

Elkar-ekin taldeak deitutako mobilizazioak erantzun beroa izan zuen beste behin, eta herritarrek Sanjuandegi pareko bidegurutzea bete zuten. 

Elkar-ekinen hileroko deialdiak erantzun beroa izan zuen beste behin atzo, eta ehunka lagun elkartu ziren saihesbideko Sanjuandegi pareko bidegurutzean Israel bi urtez Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko. Biribilgunea txiki geratuta, errepide ertzetan ere elkartu ziren herritarrak. 

Palestinari elkartasuna adierazteaz gain, genozidioa gelditzea eta Israelen kontrako boikota ere eskatu zuten mobilizazioan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide