Andoni Bastarrika artista azpeitiarrak Lur eta hare biziak izeneko erakusketa zabaldu du Betharram aretoan, eta han bildu ditu material horiez egindako hainbat lan. Ikusmin handia piztu ohi dute Bastarrikaren lanek, eta artistak Azpeitian ikusgai jarri dituenak ere horixe eragin dute, herritarren joan-etorria handia izan baitzen, esaterako, atzo arratsaldean.
Urriaren 19ra bitartean izango da ikusgai erakusketa. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara bitartean.
(Argazkiak: Nerea Uranga)