Abian da 'Kontuan hartzeko kontatua' jardunaldia

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 4a, 11:21

Azoka Plazako lehen solairuko aretoa ia leporaino beteta gaur goizean, 'Kontuan hartzeko kontatua' jardunaldia dela eta. (Aitziber Arzallus)

LGTBIQ+ kolektiboaren memorian eta erreparazioan sakontzeko Azpeitiko Udalak Eihera kooperatibaren laguntzarekin antolatu duen jardunaldia gauzatzen ari dira Azpeitian, eta egun osoko egitaraua dute aurretik, hitzaldi, mahai inguru, bazkari eta abarrekin. 

Abian da Kontuan hartzeko kontatua, LGTBIQ+ kolektiboaren memorian eta erreparazioan sakontzeko Azpeitiko Udalak Eihera kooperatibaren laguntzarekin antolatu duen jardunaldia. Parte hartzaileak 10:00etan elkartu dira Azoka Plazako lehen solairuko aretoan, eta Azpeitiko Udalaren ordezkariek ongietorria eman ostean, Eihera kooperatibako kide Kattalin Minerrek eta Iñi Etxezarretak hartu dute hitza Zergatik ari gara LGTBIQ+ erreparazioaz eta memoriaz? hitzaldia eskaintzeko. Haiek bukatu ostean, Zeri egin diogu oihu? Memoria, artxiboa eta ahotsak mahai inguruari ekin diote –argazkian–, eta ondorenerako ere, egun guztirako, egitarau bete-betea dute prestatuta. Dozenaka lagun ari dira jardunaldian parte hartzen. 

Egitaraua

Hitzaldiak, mahai inguruak, bazkaria, bertsoak, festa... Goizeko eta arratsaldeko hitzorduak, bazkaria barne, Azoka Plazan izango dira. Iluntzean, kalera eramango dituzte ekintzak, eta Sanagustin kulturgunean ospatuko dute gaueko festa.

Hau da egitarau osoa:

  • 10:00-10:15. Ongi etorria (Azpeitiko Udala).
  • 10:15-11:00. Hitzartzea: Zergatik ari gara LGTBIQ+ erreparazioaz eta memoriaz? (Kattalin Miner eta Iñi Etxezarreta, Eihera kooperatibako kideak).
  • 11:00-12:30. Mahai ingurua: Zeri egin diogu oihu? Memoria, artxiboa eta ahotsak.
    • Oreretako Kuir Artxibo Bizia.
    • Lesbiana, gay eta transexualen arreta zentroa (Aldarte).
    • Miren Guilló eta Laura Muelas (Antropologia Feminista ikerketa taldea).
  • 12:30-13:00. Atsedenaldia eta kafea (Azoka Plazan).
  • 13:00-14:00. Hitzartzea: Transexualitate egoeran dauden haurren eta nerabeen errealitateak (Zaira García Dafonte).
  • 14:00-16:00. Bazkaria (Azoka Plazan).
  • 16:00-18:00. Mahai ingurua: Zertarako eta nondik ari gara LGTBIQ+ politika publikoetan?
    • Miriam Solá (Centre LGTBI BCN-ko zuzendaria).
    • L’armari de la memoria (Valentziako Generalitatea).
    • Itsaso Lekuona (Hernaniko Udaleko zinegotzia).
    • Astindu Armayuek Azpeitiko LGTBIQ+ asanblada.
  • 18:30-20:00. Memoria bizia, bertso-ibilbide eta kale ekintza.
    • Bertsolariak: Aner Peritz eta Maider Arregi.
    • Astindu Armayuek Azpeitiko LGTBIQ+ asanblada.
  • 22:00. Festa! (Sanagustin kulturgunean).
    • Folklore Travesti (Maruxak).
    • Bad Sound Sister DJ.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide