Patata Tropikala kolektiboak sortutako Azken eguzkilorea antzezlana eskaini zuten atzo arratsaldean Soreasu antzokian. Hainbat familiak gozatu zuten Kattalinen istorioa kontatzen duen lana ikusten.
Kattalinen eskutik, euskal mitologiako hainbat pertsonai ezagutzeko aukera izan zuten Soreasu antzokian zeuden umeek; besteak beste, Mari, Basajaun, Tartalo, galtzagorriak, jentilak eta Nokturnoa. Gainera, gaurkotasun handiko gai bati ere heldu zioten Azken eguzkilorea laneko aktoreek: klima larrialdiari.