Igor Agirrezabala matxinbentarrak Nafarroako Erremonte Txapelketaren 20. edizioaren finala jokatu zuen larunbatean, Xanti Uterga nafarra bikote eta eta Ontxandorena eta Otano aurkari zituela, eta ezin izan zuen irabazi. Lehiatutako finala izan zen, estua, baina Agirrezabalak eta Utergak 31-35 galdu egin zuten Otxandorenaren eta Otanoren kontra, Zubiriko pilotalekuan, harmailetatik 400 bat lagun begira zituztela.
Erremonte Fundazioak antolatutako txapelketaren finala izan zen larunbatekoa, eta finalean bildutako dirua Adano elkartera (Nafarroan minbizia duten haurrei laguntzeko elkartea) bideratuko dute.