Urola Biziriken eskutik, ezkur bilketa egin dute Azkoitian

Ane Olaizola 2025ko urr. 6a, 11:35

Mendi irteerako parte hartzaileak. (Urola Bizirik)

Hainbat lagun ezkurrak jasotzen aritu ziren atzo goizean Aritza baserri inguruan eta Martirietan, elkartearen Azkoitiko eta Azpeitiko haztegietan landatzeko. 

Urola Bizirik natur taldeak mendi irteera antolatu zuen atzo Azkoitian, ezkurrak jasotzeko. Aritza baserriaren inguruan eta Maririeta auzoan aritu ziren horretan, eta elkarteak Azkoitian zein Azpeitian dituen haztegietan landatuko ditu bildutako ezkurrak, urtebetera handik sortzen diren landareak inguruko mendietan birlandatzeko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide