Larunbatean Donezteben (Nafarroa) Euskal Herriko lehenengo mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatu zuten hamar aizkolarik, tartean Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak, Eneko Otaño beizamarrak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak, eta Larrañaga eta Txikia sailkatu dira azaroaren 2an Azkoitian jokatuko duten finalerako.
Larunbateko kanporaketan, Iker Vicente izan zen nagusi, Hodei Ezpeletak egin zuen bigarren, Larrañagak hirugarren, Txikiak IV.ak laugarren, Xabier Zalduak bosgarren eta Julen Gabirondok seigarren. Horiek seirek jokatuko dute finala Azkoitian.