Malko eta Lemak taldeak Sanagustingo agertokian izango dira ostiralean

Julene Frantzesena 2025ko urr. 7a, 08:00

Malko taldeko kideak iazko Maketa Lehiaketan. (Goiena)

Doako emanaldiak izango dira, eta herritarrek rock doinuez gozatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Oñatiko taldea da Malko, eta Antzuolakoak eta Bergarakoak, berriz, Lemak taldeko musikariak.

Katapulta egitasmoaren barruan, Malko eta Lemak taldeek kontzertu bana eskainiko dute ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Doako emanaldiak izango dira, eta herritarrek rock doinuez gozatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera.

Oñatikoak dira Malko taldeko bost musikariak. 2023an sortu zuten horiek taldea, eta disko bat kaleratu dute: Esan ez direnak. Iaz talde horrek irabazi zuen 33. Gaztea Maketa Lehiaketa. Lemak taldea, berriz, Antzuolako eta Bergarako hiru musikarik osatzen dute. 2019an jarri zuten taldea martxan, eta orduz geroztik bi lan kaleratu dituzte: Itxoiten eta Hegikide.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide