Garmendi eta Euskal Herria auzoen arteko lurpeko pasabidea, behin-behinean baina zabalik

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 6a

Garmendiko lur azpiko pasabidea. (Azpeitiko Udala)

Azken asteetan itxita izan da pasabide hori, bidegorriaren lanak tarteko. Hain zuzen, Azpeitiko Udala Euskal Herria auzoko bidegorria Azpeitia-Azkoitia arteko bidegorriarekin lotzeko lanak gauzatzen ari da.

Behin-behinean baina zabalik dago Garmendi eta Euskal Herria auzoen arteko lurpeko pasabidea. Azken asteetan itxita izan da pasabide hori, bidegorriaren lanak tarteko. Izan ere, Azpeitiko Udala Euskal Herria auzoko bidegorria Azpeitia-Azkoitia arteko bidegorriarekin lotzeko lanak gauzatzen ari da.

Obra horiek aurrera doaz, eta orain, pasabidea erabilgarri dago oinezkoentzat. Dena den, datozen asteetan ere, pare bat egunez-edo itxiko dute bidea.

Irailaren erdian hasi zituen udalak bidegorriak lotzeko lanak, eta horiek bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten du erakundeak. 200 metro inguruko bidegorri zatia egingo dute, herritarren artean bizikleten erabilera sustatzeko xedez.