GUTUNA

Xabierren oroimenez

Xabier Aranbarriren familia

Xabier Aranbarriren hileta elizkizunaren ostean egindako omenaldiko irudia. (Ibon Errazu Uria)

Hil berri den Xabier Aranbarriren familiakoek honako esker gutun hau bidali dute Gukaren erredakziora, egunotan jasotako babesa "bihotz-bihotzez" eskertzeko.

"Etxekoen izenean, bihotz-bihotzez adierazi nahi dugu gure esker ona azken egunotan jasotako babesagatik, maitasunagatik eta gertutasunagatik.

Xabier joan zaigu, baina bere inguruan sortu zuen sare erraldoia agerian geratu da zuen hitzen, keinuen eta besarkaden bidez. Zuen presentziak, mezuek, deiek eta isilpeko begiradek erakutsi digute Xabierrek utzitako arrastoa ez dela soilik gure bihotzetan bizi, baizik eta zuekin guztiekin partekatua eta bizia dela. Sare aberats bat eraiki zuen: konprometitua, maitatua, sentitua. Eta hori zuek erakutsi diguzue.

Ezin dugu hitzekin adierazi zenbat eskertzen dugun zuen hurbiltasuna. Doluan gauden arren, Xabierren bizitzak utzitako argiak eta zuek emandako berotasunak laguntzen digute aurrera egiten.

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide