Bihar, ostiralarekin, izango da Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloko Azpeitiko bigarren emanaldia. Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organistek Jorge Pacheco perkusionistarekin batera eskainiko dute emanaldia Loiolako basilikan, 19:30etik aurrera.
Horiek John Adamsen, Pierre Cochereauren, Emmanuel Sejourneren, Modest Mussorgskyren eta Carl Orff lanak eskainiko dituzte. Herritarrek doan gozatu ahal izango dute organo eta perkusio doinuez, beraz.
Hirugarren eta azken emanaldia urriaren 17an izango da. Egun horretan Haendel, Faure, Ravel, Vierne, Guilamant eta Gounod artisten lanak jo eta abestuko dituzte Matias Sagresas organista argentinarrak eta Lucia Gomez mezzosoprano donostiarrak. Emanaldi hori ere Loiolako basilikan izango da, 19:30ean hasita.