Txikiren eta Otaegiren hilketaren 50. urteurrena

Bultzada eta Bukaneros taldeen omenaldia jaso dute Txikiren eta Otaegiren senideek

Julene Frantzesena 2025ko urr. 7a, 14:45

Francoren erregimenak hildako bost lagunen senideak igandeko omenaldian. (Bultzada)

Igandean egin zieten omenaldia Francoren erregimenak 1975eko irailaren 27an fusilatu zituen ETAko bi kideei eta FRAPeko hiru lagunei. Donostian egin zuten oroimen ekitaldia, Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidaren atarian.

Realeko eta Rayo Vallecanoko zale hainbatek omenaldia egin zieten joan zen igandean, bi taldeen arteko partidaren atarian, Juan Paredes Txikiren nahiz Angel Otaegiren zein haiekin batera hil zituzten FRAPeko hiru kideen –Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz– senideei.

Donostian egin zuten haien oroimen ekitaldia Bultzada eta Bukaneros taldeek, Francoren erregimenak fusilatu zituela 50 urte bete berri direnean; izan ere, joan zen irailaren 27an bete zen haien hilketatik mende erdia. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Txikiren eta Otaegiren familietako ordezkariak, eta zaleen eskutik loreak jaso zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide