Palestinarren kontrako genozidioa salatzeko elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Feministen Sareak

Maddi Txintxurreta 2025ko urr. 7a, 16:00

Palestinari elkartasuna adierazteko Azpeitian egindako elkarretaratze baten artxiboko irudia.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egin du Azpeitiko Feministen Sareak, eta Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du zapaturako. 

Feministok Palestinarekin. Israelgo estatu genozida suntsitu leloarekin, Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu asteburu honetarako hainbat herritan. Azpeitiko Feministen Sareak bat egin du deialdiarekin, eta elkarretaratzera deitu du zapatuan, 12:00etan, plazan. 

Israelek Palestinaren kontrako politika kolonialaren indarrak biderkatu zituela bi urte bete diren honetan, Euskal Herriko hainbat herritako plazetatik genozidioaren kontrako oihua zabalduko dute asteburuan beste behin, baita Azpeitian ere. Oraingoan, talde feministek egin dute mobilizatzeko deialdia, eta Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egiteko galdegingo diete erakundeei zein herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide