C1 eta C2 mailetako ikastaroetan izena eman daiteke oraindik Udal Euskaltegian

Mailo Oiarzabal 2025eko urriaren 8a

Udal Euskaltegiko sarrera. (Mailo Oiarzabal)

Ikasturtea hasita dago, baina tokia dago oraindik aipatu mailetako taldeetan, eta interesa dutenek aste honetan eman dezakete izena, euskaltegian bertan.

2025-2026 ikasturteko eskolak ematen hasita daude dagoeneko Azpeitiko Udal Euskaltegian, baina euskara ikasteko zein maila hobetzeko martxan jarri dituzten ikastaroetako talde batzuetan toki batzuk libre dituzte, eta horiek osatzeko, izen ematea ireki dute berriro.

Hain zuzen ere, C1 eta C2 mailetako ikastaroetan bada oraindik tokia, goizeko zein arratsaldeko taldeetan, eta maila horietan eskolak hartzeko interesa duten herritarrek aste honetan eman dezakete izena, ostirala arte, Udal Euskaltegian bertan (Perez Arregi plaza 1-1, Enparan kaletik sarrera), 09:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago nahi dutenek 943-81 19 47 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@azpeitia.eus helbidera idatzi dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide