Urola Erdiko GKSk gazte komiteak osatzeko deia egin du, datozen asteetan "Palestinaren alde presionatzen jarraitzeko eta kaleak hartzen segitzeko". Azpeitian batzordea biltzeko deia biharko, larunbata, egin du. 11:00etan bilduko dira Gaztetxean. Azkoitian ere bihar goizerako egin dute komiterako deia eta Zestoan, berriz, igande arratsalderako.
Israelen desegitea exijitzeko eta bi estatuen arteko "irtenbide faltsua" salatzeko mobilizatu nahi dutela adierazi du Urola Erdiko GKSk. Era berean, palestinar erresistentziaren alde egiten jarraituko dutela gaineratu dute.