Palestinako erresistentziari babesa adierazi diote, plazan bilduta

Nerea Uranga 2025ko urr. 10a, 20:09

Urola Erdiko GKSk deitutako mobilizazioa gaur plazan. (Nerea Uranga)

Dozenaka pertsonak parte hartu dute gaur Azpeitiko plazan Urola Erdiko GKSk Palestinari babesa adierazteko egindako ekintzetan. Plazan kartelak, pankartak eta erakusketa txiki bat jarri, hitzaldia izan eta talde argazkia atera ondoren, kantuan bukatu dute mobilizazioa.

Palestinako erresistentziari babesa adierazteko hainbat ekintza egin ditu gaur arratsaldean Azpeitian Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak. Hasteko eta behin, Palestinari babesa adierazteko eta Israelen kontrako mezuekin pankarta txikiak jarri dituzte herriko plazaren bueltan eta argazkiekin erakusketa txiki bat ere muntatu dute arkupeetan. Segidan, hitzaldia izan dute, eta bukatzeko, taldeko argazkia atera ondoren, gitarra doinuan kantatutako abestiekin bukatu dute mobilizazioa. Dozenaka pertsona elkartu dira mobilizazioan.

Plazan Urola Erdiko GKSk jarritako erakusketa gaur arratsaldean. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide