Organoaren eta perkusioaren doinuek bat egin dute Loiolako basilikan

Nerea Uranga 2025eko urriaren 11

Atzo Loiolako basilikako kontzertuan Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organistak.

Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organistek Jorge Pacheco perkusionistarekin batera emanaldia eskaini dute Loiolako basilikan. Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloko Azpeitiko bigarren kontzertua izan da.

Atzo Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloko Azpeitiko bigarren emanaldia izan zen Loiolako basilikan. Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organistek Jorge Pacheco perkusionistarekin batera eskaini zuten atzoko kontzertua. Musikariek John Adamsen, Pierre Cochereauren, Emmanuel Sejourneren, Modest Mussorgskyren eta Carl Orff lanak interpretatu zituzten. 


Jorge Pacheco perkusionista atzo Loiolako basilikan.

Zikloaren barruko Loiolako basilikako hirugarren eta azken emanaldia urriaren 17an izango da. Egun horretan Haendel, Faure, Ravel, Vierne, Guilamant eta Gounod artisten lanak interpretatuko eta abestuko dituzte Matias Sagresas organista argentinarrak eta Lucia Gomez mezzosoprano donostiarrak. Emanaldi hori ere 19:30ean hasita izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide