Bi autoren arteko trafiko istripua gertatu da gaur 17:00 aldera Azkoitia eta Azpeitia artean, Munategi parean. Istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta osasun langileek artatu dute. Anbulantziaz gainera, suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira, eta errepidea garbitu bitartean, ertzainak ari dira trafikoa zuzentzen.