Sindikatuek biharko egindako lanuzte deialdiari lotuta, Gernika-Palestina herri ekimenak kontzentrazioa deitu du bihar arratsalderako, eta ondorioz, Apoa irakurle taldeak bertan behera utzi du biharko jarrita zuen hitzordua.
Xabier Aldai idazlearen Bala zeru urdina liburua irakurri eta aztertu behar zuten biharko saioan, baina hitzordua azaroaren 19ra, asteazkena, atzeratu dute. Egun horretan 19:00etan elkartuko dira taldeko kideak Dinamoa sormen gunean.