'Ipuskoa' izenaren lehen aipamen idatziaren milurtekoa gogoratzeko ekitaldian parte hartu du Nagore Alkortak

Andoni Elduaien 2025ko urr. 15a, 14:24

Erakundeetako ordezkariak, gaur, Altzoko parrokian. (Aldundia)

'Ipuskoa' izenaren lehen aipamen idatziaren milurtekoa da aurten. Altzoko Salbatore Deuna elizan jaso zuten hitz horri egindako lehen aipamena, eta Gipuzkoako hainbat ordezkari politikok parte hartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek han egin duten ezohiko bilkuran.

Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025 efemeridea ospatzeko, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Altzoko (Gipuzkoa) Salbatore Deunaren elizan egin du gaur, asteazkena, ezohiko osoko bilkura. Gipuzkoa osoko erakundeetako ordezkariek parte hartu dute hitzorduan, eta bertan izan da Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea.

'Ipuskoa' izenaren lehen aipamen idatziaren aurkitu zutela mila urte bete dira aurten. Altzoko elizan jaso zuten Gipuzkoari gerora izena eman dion hitza agertzen zen agiria, eta milurtekoa baliatuta, lurraldearen historian seinalatuta geratu den elizan egin dute bilkura erakundeetako ordezkariek.

Gipuzkoako herrietako alkateez eta ordezkariez gain, bilkuran Imanol Pradales lehendakariak, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak parte hartu dute, besteak beste. EAJko Amaia Etxeberria eta EH Bilduko Estitxu Elduaien batzarkide azpeitiarrek ere parte hartu dute ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide