Ekin diote Euskal Herriko historiari buruzko ikastaroari

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 15a

Hainbat lagun ikastaroaren lehen saioan Basazabalen. (Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako ikastaroko lehen hitzorduan hogeitik gora lagun elkartu ziren. Hurrengo hiru saioak datozen hiru asteazkenetan egingo dituzte, Basazabal jauregian.

Atzo egin zuten Basazabal jauregian Euskal Herriaren gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoei eta mugarri garrantzitsuenei buruzko ikastaroko lehen saioa.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako ikastaroko lehen hitzorduan hogeitik gora lagun elkartu ziren, eta haiek Nabarralde fundazioko Beñi Agirreren eskutik jaso zituzten azalpenak.

Orotara, lau saiok osatuko dute Euskal Herriaren historia izeneko ikastaroa, eta datozen hitzorduak hurrengo hiru asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Basazabalen. Dagoeneko itxita dago ikastaroan izena emateko epea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide