Hasi dute arnasguneei buruzko topaketa

Nerea Uranga 2025ko urr. 16a, 11:47

'Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean' topaketako harrera gaur Soreasun. (Nerea Uranga)

Gaur goizean hasi dituzte Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean nazioarteko topaketak Azpeitiko Soreasu antzokian. Gaur eta bihar artean Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute topaketan.

Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean nazioarteko topaketak hasi dira gaur Azpeitiko Soreasu antzokian. Konferentzia hori gaur eta bihar artean egingo dute, hizkuntza gutxituen biziberritzean arnasgune gisa aitortutako eremu geografikoek jokatzen duten papera aztertzeko.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA), Soziolinguistika Klusterrak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Coppieters fundazioak antolatu dituzte topaketak, eta erakunde horietako ordezkariek nahiz Azpeitiko Udaleko alkateak egin diete harrera gaur goizean jardunaldietara joandakoei. Euskal Herriko nahiz nazioarteko adituek parte hartuko dute topaketa horretan.


'Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean' topaketa, gaur Soreasun. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide