Gau Beltzerako mozorroak egiteko eta kalabazak husteko haurrei zuzendutako tailerrak eskainiko dituzte. 0-7 urte bitarteko haurrak helduek lagunduta joan beharko dute, eta 8-12 urte bitartekoak, berriz, bakarrik joan daitezke. Oihal edo izara zuriak eramateko deia zabaldu dute antolatzaileek. Tailerretan parte hartu ahal izateko, esteka honetan eman behar da izena.