Gimnastika erritmikoak hartuko du Azpeitiko kiroldegia datorren igandean. Izan ere, taldekako Euskadiko Txapelketa jokatuko dute igande goizean han, eta arratsaldean, berriz, Euskadiko Oinarrizko Koparako lehian izango dira gimnastak, banaka, arratsaldean.
Goizean, 11:00etatik 14:45era jokatuko dute txapelketa, eta arratsaldean, 16:30etik 19:15 izango dira saioak.