Euskal Herria Lau Haizetara egitasmoaren barruan, bilera irekia egingo du Gure Eskuk etzi

Julene Frantzesena

Hainbat lagun Euskal Herria Lau Haizetara egitasmoaren aurkezpenean. (Gure Esku)

Egitasmoaren helburua da gaur egungo testuinguru politikoa eta Gure Eskuk 2025-26 ikasturtean martxan izango dituen dinamikak herritarrekin partekatzea. Azpeitiko saioa etzi egingo dute, 19:00etan, Baigera I-eko aretoan.

Euskal Herria Lau Haizetara egitasmoa jarri du martxan Gure Eskuk, gaur egungo testuinguru politikoa eta Gure Eskuk 2025-26 ikasturtean martxan izango dituen dinamikak herritarrekin partekatzeko xedez. Hainbat bilera ireki egingo dituzte horretarako, eta horietako bat Azpeitian izango da.

Etzi, asteazkena, egingo dute saio irekia, 19:00etan hasita, Baigera I-eko aretoan. Burujabetza ikuspegitik, Euskal Herriko gaur egungo egoera politikoaz ariko dira hizketan, eta Gure Eskuk dituen asmoez ere jardungo dute. Gernikan hasi zuten Euskal Herria Lau Haizetara egitasmoaren bidea, eta Tolosatik, Etxebarriatik eta Altsasutik igarota, Agurainen eta Azpeitian egingo dituzte bilerak.

 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide