Baigerak azaroaren 3tik 9ra ospatuko du aurtengo Jubilatuen Astea

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 21a

Hainbat lagun iazko Jubilatuen Asteko bazkarian, Azoka Plazan. (Andoni Elduaien)

Aurtengorako ere askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola bingo saioak, irteerak, otorduak nahiz hitzaldiak. Horietako batzuetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Baigeraren bulegoetan.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak prest du dagoeneko aurtengo Jubilatuen Asteko egitaraua. Aurtengorako ere askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola bingo saioak, irteerak, otorduak nahiz hitzaldiak, eta horietako batzuetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Baigeraren bulegoetan.

Asteari bukaera ohiko moduan emango diote: mahaiaren bueltan elkartuta eta 90 urteko bazkideak omenduta. Zehazki, azaroaren 9an, adin horretara iritsi diren herritarrek oroigarri bana jasoko dute Azoka Plazan egingo duten bazkariaren ostean.

Hona hemen aurtengo Jubilatuen Asteko egitaraua:

Azaroaren 3a, astelehena

  • 10:00. Matazak ibilbidean barrena ibilaldia, Emakumeen Txokoaren eskutik.
  • 16:00. Bingo saioa, Baigera II-n.

Azaroaren 4a, asteartea

  • 16:30. Iago eta Julen magoen ikuskizuna Baigera I-eko tabernan.

Azaroaren 5a, asteazkena

  • 09:00. Ordiziako azokara egunpasa.
  • 14:30. Bazkaria, Mandubiako Bentan.

Azaroaren 6a, osteguna

  • 10:00. Burdinbidearen Euskal Museora bisita eta lurrun trenean Lasaora buelta.
  • 17:00. Bingo saioa Baigera I-en.

Azaroaren 7a, ostirala

  • 16:30. Jesus Mari Mujikaren hitzaldia Basazalen.
  • Ondoren, txokolate jana Baigera I-en.
  • Eguneko Zentroko kideek ere txokolate jana egingo dute.

Azaroaren 8a, zapatua

  • 09:00. Madariagatik Aittolara mendi irteera.
  • Gero, hamaiketakoa Aittola Zaharren.

Azaroaren 9a, igandea

  • 11:00. Hamaiketakoa Baigera I-en.
  • 12:30. Baigerako hildako bazkideen aldeko meza Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
  • 14:15. Bazkaria eta 90 urte betetzen dituztenei omenaldia, Azoka Plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide