Ederra izan da Organo Erromantikoaren Zikloko Loiolako azken kontzertua ere

Julene Frantzesena 2025ko urr. 18a, 08:37

Matias Sagresas eta Lucia Gomez atzo Loiolan. (Urtzi Oteiza)

Matias Sagresas organista argentinarrak eta Lucia Gomez mezzosoprano donostiarrak eskaini zuten zikloko hirugarren eta azken emanaldia atzo, Loiolako basilikan. Haendel, Faure, Ravel, Vierne, Guilamant eta Gounod artisten lanak eskaini zituzten.

Atzo, ostirala, izan zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloaren barruko Loiolako hirugarren eta azken kontzertua. Aurreko bi ostiraletako kontzertuak bezalaxe, ederra izan zen atzo Matias Sagresas organista argentinarrak eta Lucia Gomez mezzosoprano donostiarrak eskainitako kontzertua. Herritar ugari izan ziren Loiolako basilikan haiek interpretatutako Haendel, Faure, Ravel, Vierne, Guilamant eta Gounod artisten lanak entzuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide