Hasi da 16. Zezen Beltz asteburua. Bigantxak izan dira asteburu horren barruko lehen hitzorduko protagonistak; izan ere, 12:30ean hasita, 16 urtetik gorakoek Done Jakue kalean ibili ahal izan dute bigantxen aurrean. Eguraldia lagun, herritar ugari joan dira ikuskizunaz gozatzera.
Arratsaldean segituko dute ekitaldiek, 17:00etatik aurrera zezen plazan egingo duten Grand Prix ikuskizunarekin. Zazpi lagunez osatutako lau talde ariko dira elkarren aurka lehian, era askotako jolasak eginez –horietako batzuk zezenekin–. Ekitaldia hasi baino lehen sarrerak eskuratu ahal izango dira zezen plazako lehiatilan bertan. Gainera, Grand Prix-a bukatzen denean 16 urtetik gorakoentzako zezen bolaztatuak izango dira.
Bihar jarraituko du Zezen Beltz asteburuak. Done Jakue kalean izango dira goizeko ekitaldiak, nahiz orain arte plazan egiten zituzten. Herritarrek txahal saiheski, solomo eta oilasko pintxoak dastatu ahal izango dituzte kale horretan, eta gero, bigantxak izango dira berriro ere.
Arratsaldean, berriz, helduen entzierroa izango da Artzubitik plaza eta atzera Artzubira buelta, eta gero zezen bolaztatutak, Artzubia kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
Hona hemen egitaraua:
Gaur, zapatua
- 17:00. Grand Prixa, zezen plazan.
- Ondoren, zezen bolaztatuak, 16 urtetik gorakoentzat.
Bihar, igandea
- 12:00. Txahal saiheskia, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea, Done Jakue kalean.
- 12:30. Bigantxak, Done Jakue kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
- 17:15. Helduen entzierroa, Artzubitik plazara eta buelta.
- Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubian, 16 urtetik gorakoentzat.