Bihar, igandez, egingo dute Urrakiko Igoeraren 43. edizioa, eta gaur arratsaldean proban parte hartuko duten ibilgailuen egiaztapenak egiten ari dira epaitegiaren ondoko plazan. 15:00etan hasi dira komisarioak autoen segurtasun neurriak-eta egiaztatzen, eta horretan jardungo dute iluntzera bitartean.
Bihar, 10:00etan hasiko da Urrakiko Igoera, eta 58 gidarik parte hartuko dute. Horiek sei kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatu beharko dute hirutan: entrenamendu saioa izango da bat eta bi manga ofizialak.
Proba dela eta, 09:00 aldean itxiko dute errepidea ibilgailuentzat, nahiz eta trafiko handia sumatzen badute ordu hori aurreratu egingo duten