Ana Goitia telebistako aurkezle lekeitiarrak bakarrizketa saioa eskainiko du ostegunean, 19:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke hamar euroren trukean.
Goitiak Katana bakarrizketa taularatuko du, 2024an estreinatu zuen saioa. Hain zuzen ere, iaz ekin zion bakarrizketen bideari kazetariak, eta agertokiz agertoki aritu da Katana jendaurrean aurkezten. Aste honetan Azpeitian egingo du geldialdia.