Joseba Iraolak irabazi du Urrakiko 43. Igoera

Julene Frantzesena 2025ko urr. 19a, 15:27

Faboritoak ez du hutsik egin Urrakiko Igoeraren 43. edizioan. Formuletan izan da nagusi Iraola, eta haren atzetik sailkatu dira Aitor Manso eta Iosu Beitia. Kotxeetan, berriz, Aitor Zabaleta izan da garailea, eta Iñaki Alberdik eta Aitzol Apalantzak osatu dute podiuma. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak Aitor Zabaletarentzat eta Aitor Mansorentzat izan dira.

Urrakiko Igoeraren 43. edizioa izan da gaur, eta 58 gidarik parte hartu dute lehian. Eguraldi iragarpenak zioen euria egingo zuela goiz partean, eta hasi du, baina ez du askorik egin; beraz, arazorik gabe egin ahal izan dute proba. Gainera, herritar ugari izan dira automobilismo proba ikusten Urraki mendateko bide bazterretan nahiz berdeguneetan.

Faboritoak ez hutsik egin gaurkoan; izan ere, esperotako gisan, Joseba Iraola izan da Urrakiko bi mangak egiten azkarrena. Formuletan, haren atzetik saikatu dira, halaber, Aitor Manso eta Iosu Beitia. Autoetan, berriz, Aitor Zabaleta izan da nagusi, eta bigarren eta hirugarren egin dute, hurrenez hurren, Iñaki Alberdi azpeitiarrak eta Aitzol Apalantza errezildarrak.

Klaseskako sailkapeneko lehen postu ugari etxeko gidarientzat izan dira. Hain zuzen ere, Iñaki Alberdi, Aitor Zabaleta, Ibon Beitia eta Iraitz Olariaga nagusitu dira beren mailetan. Bestalde, turismoetan Aitor Zabaletarentzat izan dira Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak, eta formuletan, berriz, Aitor Mansorentzat izan dira bi txapelketak.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide