Gimnastika erritmikoko taldekako Euskadiko Txapelketa eta Euskadiko Oinarrizko Kopa jokatu dituzte kiroldegian

Maialen Etxaniz 2025ko urr. 19a, 21:00

11:00etan hasi eta 14:45 bitarte jokatu dute taldekako Euskadiko Txapelketa. Arratsaldean, berriz, banaka aritu dira gimnastak, Euskadiko Oinarrizko Kopan. Bi hitzorduetarako jendez bete dira kiroldegiko harmailak. 

Goizean zein arratsaldean jendez bete da gaur Azpeitiko kiroldegia Gimnastika erritmikoko taldekako Euskadiko Txapelketarekin eta banakako Euskadiko Oinarrizko Koparekin. Bi txapelketa horiek jokatu dituzte Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotako gimnastek.  uneak bizi izan dira

Goizean, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute 11:00etan hasi eta 14:45 bitarte. Hainbat mailatan lehiatu dira kirolariak, eta Tolosako gimnastek erdietsi dituzte garaipen gehienak. Junior mailan Tolosa izan da nagusi, eta Donostia bigarren. Senior absolutuan Tolosa sailkatu da aurrena, Sakoneta bigarren eta Belabieta hirugarren. Lehen mailan, Sakoneta izan da nagusi eta Donostia bigarrena. Oinarrizko infantil mailan Tolosakoak sailkatu dira lehen postuan eta Bitxiak klubekoak bigarren. Kadete mailan ere Tolosa nagusitu da, Ipuruak jarraitu dio eta Xixili kluba sailkatu da hirugarren. Jubeniletan sei talde lehiatu dira, eta Donostia izan da garaile.  

Arratsaldean, berriz, Euskadiko Banakako Oinarrizko Kopa jokatu dute gimnastek, 16:30etik 19:30 aldera arte. Bi hitzorduek emozio handiko uneak utzi dituzte, batzuen pozak eta besteen amorruak eraginda. Azpeitiko Loretoki gimnastika erritmikoko ikasleak aritu dira laguntzaile lanetan egun osoan zehar. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide