Aramaioko Kopla Txapelketa irabazi du Oier Etxeberriak

Julene Frantzesena 2025eko urriaren 20a

Oier Etxeberria –erdian– sariketaren antolatzaileekin. (Aramaixoko Bertso Eskola)

Zortzi bertsolari aritu ziren kantuan larunbatean Arabako herrian. Jon Maiarekin aritu zen azpeitiarra buruz buru, eta harentzat izan zen sariketako oroigarria.

Zapatuan Aramaioko Kopla Txapelketaren seigarren edizioa egin zuten, eta Oier Etxeberria azpeitiarra izan zen nagusi, buruz burukoan Jon Maiarekin arituta. Orotara, zortzi bertsolari aritu ziren kantuan Arabako herrian: Etxeberriaz eta Maiaz gain, Sabin Abarrategi, Lide Goenaga, Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Lide Arregi eta June Aiestaran. Hainbat kopla kantatu zituzten horiek, musikariek lagunduta batzuk, eta kanporaketa fasea igarota, Iturrieta sagardotegian egin zuten finala.

Txapelketako argazki bilduma Goiena.eus atarian ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide