Katxalin elkarteko kideak bularreko minbiziari aurre egiteko diru bilketa egiten ari dira plazan

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 21a, 11:38

Urriaren 19an, igandean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira, azoka eguna dela aprobetxatuz, mahaia jarri dute Azpeitiko plazan. Bularreko minbiziaren kontra jarduteko dirua biltzen ari dira, baita jendea gaiaz sentsibilizatzen ere.

Katxalin bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da, eta hango kideak bularreko minbiziari aurre egiteko dirua biltzen ari dira gaur Azpeitiko plazan. Igandean, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, baina gaur jarri dute mahaia udaletxeko arkupeetan, azoka eguna dela aprobetxatuz. 

Minbiziaren kontrako borrokarako diru ekarpena egiten duten herritarrei xingola arrosa jartzen diete paparrean, baina ez hori bakarrik, mahaira bertaratzen direnei elkartearen inguruko informazioa ere ematen diete. Horrez gain, eta urtero bezala, Gabonetako loteria ere badute salgai. 13:00etara arte egongo dira plazan. 

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide