Jone Arriaranek eta German Aranburuk hirugarren egin zuten zapatuan Seguran (Gipuzkoa) jokatu zuten 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Azpeitiko dantzariek 69 puntu lortu zituzten, eta 500 euroko saria nahiz oroigarria eskuratu zituzten.
Maren Galvez (Lezo) eta Gorka Granado (Sopela) izan ziren txapeldun, 74 punturekin, eta bigarren egin zuten Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek, 70,5 puntu eskuratuta. Hemen ikusi daiteke sailkapena.
Orotara, hamabi bikotek parte hartu zuten Euskal Herriko Dantza Txapelketan, eta Azpeitikoak dira dantzarien erdiak: Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek laugarren egin zuten (67,5 puntu); Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak (57 puntu) zortzigarren; Izaro Arandiak eta Hegoa Aizpuruk bederagzigarren (51 puntu); Malen Arrizabalagak eta Enaitz Segurolak hamargarren (48 puntu ), eta Iara Sustaetak eta Ane Lazarobasterrek hamaikagarren (45 puntu).